Centro Municipal de FP y Bachiller de Llodio Instagram Berriak Como llegar
 Gure Ikastetxea
   Historia
   Aurkezpena
 Hezkuntza Eskaintza
   L. H. Dual
   Batxilergoa
   Erdi Mailako Zikloak
   Goi Mailako Zikloak
   Oinarrizko L.H.
   ERASMUS Programa
 Ikastaroak:
 Enplegurako Formazioa
Enplegurako Formazioa
 Informazio Interesgarria
   Ikastetxearen Plano
   Eskubide eta Eginbeharrak
   Arabako LH Gida Liburua
   2015 Agenda Estrategikoa LH
   Ikastetxeko Blogak eta Web-Orriak
 Zerbitzuak
   Idazkaritza
   Lan Aukerak
 Beste Jarduera Arlo Batzuk
   Eskola Agenda XXI
   Ulibarri Programa
    CERET Programa
    LIBURUTEGI
 Helbide Interesgarriak
Educación G.V.
Ikaslan Araba
Tknika
Ayuntamiento de Llodio
   Besteak ...

CERET programa

Industri-prozesuak Automatizatzea: Laudioko CERET proiektua
Laudioko CERET proiektua duela 20 urte baino gehiago sortu zen, industria-ekipoak elkarrekin konektatzeko beharrizanei erantzuteko, bai zentzurik zabalenean, bai bereziki industria-automatizazioaren arloan.

Komunikazio-sare estandarrekin lan egitea da proiektuaren funtsa,plantako ekipo heterogeneoen artean informazioa partekatzeko, horrela eginez modu koordinatuan lan egin dezaten. Prozesuaren datuak bertikalki bidali behar dira komunikazio-piramidean, makinetako alor-busetatik gora(kontrol-tresneria adimenduna konekta daiteke bus horietan). Proiektua abiatu zenetik, pentsatu zen AS-i (Actuator Sensor interface) busak betetzen dituela hobekien irizpide horiek. Gainera, instrumentazio-ekipoak elkarrekin konektatzeko aplikazioak, gaur egun, makinen segurtasun-araudiek ekarritako betekizunekin integratu daitezke; kontzeptu horri Segurtasun Integratua deitzen zaio.

Alor-busak nabarmen garatu dira CERET proiektu honen hastapenetik: hasieran Profibus (PROcess FIeld BUS) zena (bere bertsio guztietan) garatzen joan da, proiektuan gehitu ditugun estandar berrietarantz. Esaterako,Profineten aldaera berriak gehitu ditugu, soluzio eraginkorragoak eta azkarragoak (ia denbora errealean) eskaini baitituzte –bertsio guztietan– automatismoen arloan. Motor-eragingailuak, bai asinkronoak eta bai serbomotorrak, esponentzialki hobetu dira Sinamics abiadura-erregulagailuak agertu zirenetik; Sinamics abiadura-erregulagailuok, hardware-filosofia berriari esker eta konexio-txartel berriei esker, garrantzizko elementu aktibo bilakatu dira plantako komunikazio-busetan.

Plantako busetatik dabilen informazio guztia zelula mailako prozesuak kontrolatzen dituzten beste kudeaketa-elementu berriekin partekatu behar da; kudeaketa-elementu horiei ordenagailuak gehitu zaizkie kontrolatzeko eta gainbegiratzeko. Datu horiek guztiak partekatzeko, Ethernet komunikazio-estandarraren hainbat aldaera gehitu ditugu proiektuan; baita OPC (Objectfor Process Control) bezero-zerbitzari arkitektura duten programen aldaera guztiak ere. Gaur egun, enpresa ertain eta handietan, gero eta gehiago erabiltzen dira gainbegiratze- eta kontrol-programak; bereziki, OPCren bezero gisa OPC zerbitzariren bati konektatuta funtzionatzen dutenak. CERET proiektu honetan WinCC gainbegiratze- eta kontrol-programa erabili dugu; WinCC programaren 7. bertsioaren bidez, 64 biteko sistema eragile profesional berriekin lan egin daiteke.

Batzuetan, langileak mugimendu-askatasuna behar du industria-automatizazioko zeregin batzuetan lanean jarduteko. Horretarako, harigabeko konexioak ere erabiltzen ditugu.

 

Antigüos Alumnos
Empresas
Empresas