Centro Municipal de FP y Bachiller de Llodio Instagram Berriak Como llegar
 Gure Ikastetxea
   Historia
   Aurkezpena
 Hezkuntza Eskaintza
   L. H. Dual
   Batxilergoa
   Erdi Mailako Zikloak
   Goi Mailako Zikloak
   Oinarrizko L.H.
   ERASMUS Programa
 Ikastaroak:
 Enplegurako Formazioa
Enplegurako Formazioa
 Informazio Interesgarria
   Eskola Egutegia
   Liburuak eta Materialak
   Ikastetxearen Plano
   Eskubide eta Eginbeharrak
   Arabako LH Gida Liburua
   2015 Agenda Estrategikoa LH
   Ikastetxeko Blogak eta Web-Orriak
 Zerbitzuak
   Idazkaritza
   Lan Aukerak
 Beste Jarduera Arlo Batzuk
   Eskola Agenda XXI
   Ulibarri Programa
    CERET Programa
 Helbide Interesgarriak
Educación G.V.
Ikaslan Araba
Tknika
Ayuntamiento de Llodio
   Besteak ...

FORMAZIO DUALA TXANDAKATZE-ERREGIMENEAN

Programa honen xedea hau da: enpresan eta ikastetxean garatzen den ikasketa-prozesuaren bidez formatzeko aukera ematea gazteei. Horretarako, programa honetan partehartzen duten ikasleek aldi berean izango dute harremana ikastetxearekin (lanbide-zikloan matrikulatuta daudelako) eta enpresarekin (formazio- eta ikasketa-kontratu baten bidez edo beka baten bidez).

GARAPENA:

  • Ikasleak, lanbide-ziklo batean matrikulatu, eta ikastetxean egingo du lehen ikasturtea.
  • Ekainean, ikasturtea amaitzean, enpresak urtebeterako formazio- eta ikasketa-kontratu bat sinatuko du ikaslearekin, edo beka bat.
  • Bigarren ikasturtean, ikasle-langileak lana eta formazioa uztartuko ditu; betiere enpresako hitzarmenak ezartzen dituen urteko lan-orduen % 75 gainditu gabe.

PROGRAMAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK:

  • Ikasleak enpresan egindako lanak zuzenki loturik egon behar du ikasitako lanbide-zikloaren lanbide-profilarekin.
  • Programak ezartzen du ikasleak tutore bana izango duela ikastetxean eta enpresan.
  • Ikastetxeak behin-behineko zerrenda bat taxutuko du, programan parte hartu dezaketen ikasleekin.
  • Zerrenda hori enpresen eskura ipiniko du, enpresek beren irizpide eta prozeduren arabera behin betiko aukeratu ditzaten ikasleak.
  • Ebaluazioa partekatu egingo dute ikastetxeak eta enpresak.

LEHEN AUKERA: KONTRATUA

  • Kontratuak derrigorrean izan behar du formazio- eta ikasketa-kontratua.
  • Ez da onartzen ez gauez ez aparteko orduetan lan egitea.
  • Kontratua sinatzeko, ikasleek 16 eta 30 urte bitarteko adina izan behar dute, eta enplegu-eskatzaile gisa Lanbiden izena eman.
  • Programan parte hartzeak Gizarte-Segurantzaren kotizazioetan murrizketa dakarkie enpresei: 250 langile baino gutxiago badituzte, % 100; 250 langile baino gehiago badituzte, berriz,% 75.
  • Programan parte hartzeagatik, 2.000 €-ko diru-laguntza jasoko du enpresak.
  • Soldata bere hitzarmenaren arabera finkatuko du enpresak (oinarria ez da sekula lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiagokoa izango), eta benetan lanean emandako orduei egokituko zaie.

BIGARREN AUKERA: BEKA

  • Ez da onartzen ez gauez ez aparteko orduetan lan egitea.
  • Ez dago adin-mugarik.
  • Enpresak Gizarte-Segurantzan kotizatu behar du, baina kantitate finko bat baino ez:arrisku arrunt eta profesionalei dagokiena, hain zuzen ere.
  • Enpresak ez du diru-laguntzarik jasoko Lanbidetik.
  • Soldata bere hitzarmenaren arabera finkatuko du enpresak (oinarria ez da sekula lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiagokoa izango),eta benetan lanean emandako orduei egokituko zaie. Bekak ez daude hitzarmenari loturik, hitzarmenean bertan arautuak egon ezean.
Antigüos Alumnos
Noticias - Berriak
Empresas
Empresas