Centro Municipal de FP y Bachiller de Llodio Instagram Berriak Como llegar
 Gure Ikastetxea
   Historia
   Aurkezpena
 Hezkuntza Eskaintza
   L. H. Dual
   Batxilergoa
   Erdi Mailako Zikloak
   Goi Mailako Zikloak
   Oinarrizko L.H.
   ERASMUS Programa
 Ikastaroak:
 Enplegurako Formazioa
Enplegurako Formazioa
 Informazio Interesgarria
   Ikastetxearen Plano
   Eskubide eta Eginbeharrak
   Arabako LH Gida Liburua
   2015 Agenda Estrategikoa LH
   Ikastetxeko Blogak eta Web-Orriak
 Zerbitzuak
   Idazkaritza
   Lan Aukerak
 Beste Jarduera Arlo Batzuk
   Eskola Agenda XXI
   Ulibarri Programa
    CERET Programa
    LIBURUTEGI
 Helbide Interesgarriak
Educación G.V.
Ikaslan Araba
Tknika
Ayuntamiento de Llodio
   Besteak ...

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA (Lehen HLPP)

SOLDADURA - GALDARAGINTZA

LOMCE legeak Oinarrizko Lanbide-Heziketako zikloak ezarri ditu eta 2015/16 ikasturtetik aurrera ipiniko dira abian Euskal Autonomi Erkidegoan. Horiek, gaur arte HLPPak izandakoak ordezkatuko dituzte.

HELBURUA:

  • Ikasleari pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukerak eskaini.
  • Ikasleei hezkuntza-sistema barruan jarrai dezaten bidea eman.
  • EZAUGARRIAK:

    Oinarrizko Lanbide-Heziketarako eskolak Hezkuntza-sistemako Lanbide-Heziketan barneratuta daude.

    Profil profesionala helburu duten ikasketa hauek, Lanbide-Heziketako irakaskuntzan bezala, 2000 orduko formakuntza ziklotan antolatuko dira, bi ikasturtetan banatuta. Ikasleek ikasketak gehienera 4 urtetan burutzeko eskubidea dute.

    CarpinteríaSoldadura

    Formakuntza zikloak iraupen aldakorreko modulu profesionaletan daude banatuta eta era berean, moduluetan teorikoak eta praktikoak diren ezagutza-esparruak bereiz daitezke. Horien xedea, finean, ikasleak eskumen profesionalekin, pertsonalekin eta gizarte-eskumenekin hornitzea da, baita bizitzan zehar beharrezko dugun ikaskuntza iraunkorreko eskumenekin:

    Oinarrizko Lanbide Heziketako moduluak

    OLHko kurrikulum-diseinua osatzen duten moduluak era honetan daude antolatuta:

    Modulu profesionalak: Katalogo Nazionaleko Lanbide-prestakuntzen 1. Mailako gaitasun unitateekin erlazionatuta. Tailerra.

    Lantokiko prestakuntzako modulua.

    Oinarrizko heziketa-moduluak: Ikasketa iraunkorraren eskumenen jabetzea bermatuko duten ohiko multzoekin loturik, bi eremu barneratzen dituzte.

  • Komunikazio eta gizarte moduluak: ((Euskal Hizkuntza eta Literatura, Espainiako Hizkuntza eta Literartura, Atzerritar Hizkuntza eta Gizarte Zientziak).
  • Zientzia aplikatuetako moduluak: Eremu profesionalean eginiko ikasketari eta testuinguru pertsonalari aplikatutako matematikak, eremu profesionalean eginiko ikasketari eta testuinguru pertsonalari aplikatutako zientziak).
  • Orientazio eta tutoretza moduluak: Ikasle guztiei arreta pertsonalizatua eskaintzea dute helburu.

    Lan Prestakuntza eta Orientabidea.

    HARTZAILEAK:

    Ikasketa hauek burutzeko ikasleek honako baldintzak bete behar dituzte aldi berean:

  • Hamabost urte izan edo matrikula egindako urtean zehar betetzeko egon, eta hamazazpi urte baino gutxiago eduki eskolaratzean edo matrikula egindako urtean zehar.
  • Derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen zikloa burutua eduki edo, ohikoa ez den arren, derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren ikasturtea egina izan.
  • Irakasle taldeak gurasoei zein legezko arduradunei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean parte hartzeko eskaintza egin izana.
  • TITULUA:

    Ikasketak burutzean dagokion Oinarrizko Titulu Profesionala eskuratuko da, balio akademiko eta profesionalarekin eta estatu osoan baliagarria dena.

    Oinarrizko Titulu Profesionala izateak mail aedo gradu ertaineko formakuntza zikloetara sartzeko eskubidea ematen du.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskuratzeko aukera izango da azken ebaluaketako froga gaindituz gero, dauden aukeren baitan.

    Lan esparruan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak adina baliabide eskaintzen du enplegu publiko nahiz pribatuan.

    Koordinatzailea: José Miguel Camino.

    Antigüos Alumnos
    Empresas
    Empresas