L.H.U.I/C.M.F.P LAUDIO/LLODIO


    

 

  Nortzuk gara?

Laudioko L.H. Ikastetxeko Lanbide Hastapenaren lan-taldeak oso esperientzia handia du Lanbide Heziketan.

1997-98 ikasturtetik aurrera, Berme Sozialeko Programen barruan Lanbide Hastapenaren programa eskaintzen dugu (LOGSE-ren 23-2 artikulua).

Gure ikastaro eskaintza Fabrikazio Mekanikoaren barneko espezialitate bik osatzen du:

- Altzairu eta Aluminioaren Aroztegi Metalikoa.

- Soldadura.

  Zein ikasle motari zuzentzen gatzaizkio?   Zeintzu dira gure helburuak?

Gure ikastaroak DBH ikasketak bete ez dituzten 16 eta 21 urte arteko adina duten gazteei zuzentzen dizkiegu.

Laudioko L.H. Udal Ikastetxearen Lanbide Hastapenaren lan-taldeak oinarrizko helburu bi izaten du:

  • Eskaintzen diren espezialeta-teetan ikasleak lan mundura sartzea ahalbideratuko dituen gaitasuna eta trebetasuna eskuratzea.
  • Ikaslea hezkuntza arautura itzultzeko aukera emango dion DBH titulua erdiestea.
  LHI-en egitura

Lanbide Hatapenerako programak ikasturte bitan zehar garatzen dira. Lehenengo ikasturtean 1000 heziketa-orduko iraupena du. Bigarren ikasturtean, batetik lehenengo mailan harturiko ikaskuntzaren sakontze eta zabaltze fasea izaten dugu; eta bestetik 300 orduko lan-praktikak enpresetan. Bigarren ikasturte hau, maila ertaineko heziketa zikloetara sartzeko froga prestatzeko fasearekin osa daiteke.

 

  Ibilbide hezigarriak