| Eraikinetan
telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko elektrizitate
instalazioak, makina elektrikoak eta automatizatutako sistemak
muntatzea eta mantentzea, .
Profesional hau honakoak egiteko gai izango da:
- Instalazioak
eta tresneriak konfiguratzea eta kalkulatzea.
- Behe-tentsioko banaketa-sareen elementuak eta elementu
osagarriak muntatzea
- Eraikinetan instalazio elektrikoei eta automatizatutakoei, eta
telekomunikazioen azpiegiturei lotutako tresneriak eta
kanalizazioak muntatzea.
- Makina elektriko birakariak eta estatikoak instalatzea eta
mantentzea.
- Instalazioak eta tresneriak mantentzea eta konpontzea.
- Muntaketari eta mantentzeari lotutako logistika ezartzea.
- Aurrekontuak, agiri teknikoak eta administrazioko agiriak
egitea.
- Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea.
Lan-arriskuen prebentziorako oinarrizko mailako jarduerak
burutzeko beharrezko ezagutzak ere sartzen dira irakaskuntza hauetan.
Behe-tentsiorako baimendun instalatzaile-txartelean eskatutako
ezagutza-maila bermatzen du tituluaren modulu profesionaletan
ezarritako prestakuntzak, bai oinarrizko Kategorian bezala
espezialistarenean ere.
|
- Instalatzaile-mantentzaile argiketaria.
- Eraikuntzako argiketaria.
- Industria-argiketaria.
- Mantentzeko argiketaria.
- Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.
- Antenen instalatzaile-mantentzailea.
- Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
- Telefono-instalazio eta tresnerien instalatzaile-mantentzailea.
- Eguzki-energiazko instalazio fotovoltaikoen muntatzailea.
|
- Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
- Goi-mailako zikloetarako sarrera-probaren prestaketa.
- Erdi Mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean
dagoen araudiaren arabera moduluen baliozkotzeak ezartzeko
aukerarekin.
- Batxilergoa, bere modalitateetako edozeinetan.
|