L.H.U.I/C.M.F.P LAUDIO/LLODIO


 

   Industria-tresneriaren mantentzea

1. mailako ikasgaiak:

  • Ekipo eta instalazioen mantenimenduaren eta muntaiaren kalitatea.
  • Makina-elementuak.
  • Hizkuntza teknikoa.
  • Sistema elektriko eta elektronikoa jarri eta mantentzea.
  • Sistema elektriko eta pneumatikoa jarri eta mantentzea.
  • Segurtasun-planak ekipoak eta instalazioak jarri eta mantentzea.
  • Makineriako irudikapen grafikoa.
  • Mantenimendurako eta muntaiarako fabrikazio-teknikak.

2. mailako ikasgaiak:

  • Lantokiko prestakuntza.
  • Lan-prestakuntza eta -orientabidea.
  • Produkzio-sistema automatikoak jarri eta mantentzea.
  • Sistema mekanikoa jarri eta mantentzea.
  • Mantenimendu-prozesuak eta -kudeaketa.
  • Industri ekipoak eraldatzeko proiektuak.
  • Lan-giroko harremanak.
  Lanbide gaitasunak
  • Dokumentazio teknikoan oinarritutik, makineria eta industria-ekipoen mantentze planak programatzea, antolatzea eta egitea.
  • Mantentze prozesuak koordinatzea, ikuskatzea eta burutzea eta lantegian bertan makineria eta industria-ekipoak kokatzea baita berauek prestatzea ere, bere esku diren giza baliabideak eta bitartekoak optimizatzen dituela, maila baxuagoko teknikariei behar duten sostengua ematen diela, eta egun dugun arautegiak ezartzen dituen kalitate mailak eta segurtasun baldintzak betetzen dituela.
  • Ezarririko arauak betetzen direla eta fabrikazioaren bideragarritasuna bermatzen dela, aurreproiektuetan oinarrituz makineriaren hobekuntza- edota aldaketa-proiektuak garatzea.
  • Teknikari honek arkitektu, ingeniari edo lizentziatu edota arkitektu tekniko, ingeniari tekniko edo diplomatuen ikuskapenaren menpe egingo du lan beti.
  Lan irtenbideak   Goi mailako ikasketetarako irtenbideak
  • Mantentze-sail teknikoetan eta produkzio sektore ezberdinen makineria eta industria-ekipoak lantegian bertan muntatzeko eta kokatzeko lan taldeetan. Azpisektoreak: Erauzketa industrietan. Metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioan. Makineria eta ekipo mekanikoaren eraikuntzarako industrian. Ibilgailuen muntaia eta eraikuntzan. Ehungintza-industria. Argitalpen eta arte grafikoak. Edari eta elikagaiak. Ingeniaritza eta mantentze zerbitzua.

  • Ingeniaritza, planifikazio, programazio, erosketa, kalitate egikaritze eta kontrola eta makineria eta industria-ekipoen mantentze eta konpontzearen logistika arloak. Makineria eta industria-ekipoak lantegian bertan muntatzeko eta instalatzeko arloak. Industria-ekipoak muntatzeko eta instalatzeko teknikaria. Mantentze-lanak antolatzeko teknikaria.
  • Ingeniari Teknikoa,
  • Marina Zibileko diplomaduna