C.M.F.P/L.H.U.I LAUDIO/LLODIO


 

  Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzea

1. mailako ikasgaiak:

  • Interpretazio grafikoa.
  • Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa.
  • Fabrikazio-prozesuen gauzatzea.
  • Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
  • Produktuen egiaztapena.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.

2. mailako ikasgaiak

  • Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa.
  • Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM).
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.
  • Produkzioaren programazioa.
  • Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enpresa eta ekimen sortzailea.
  • Lantokiko prestakuntza.
  Lanbide gaitasunak
Ekipamendu-ondasunen muntaketa eta mekanizazio bidezko fabrikazioa kontrolatzea, programatzea eta planifikatzea, fabrikatu beharreko produktuen espezifikazioetatik hasiz, kudeaketaren eta produktuen kalitatea , eta halaber lan-arriskuen prebentzio eta ingurunea babesteko sistemen gainbegiratzea ziurtatuz.

Profesional hau honakoak egiteko gai izango da:

  • Ekipamendu-ondasunen muntaketaren prozedurak gauzatzea.
  • Mekanizazio-prozesuak zehaztea.
  • Mekanizaziorako zenbakizko kontrol-makinen, roboten eta maneiagailuen programazioa eta prestatzea ikuskatzea.
  • Kudeaketa informatizatuko tresnak eta teknikak erabiliz produkzioa programatzea.
  • Beharrezko hornikuntza zehaztea.
  • Fabrikazio-prozesuak ezarritako prozeduretara egokitzen direla ziurtatzea.
  • Nire arloko baliabideen mantentzea kudeatzea.

Lan-arriskuen prebentziorako oinarrizko mailako jarduerak burutzeko beharrezko ezagutzak ere sartzen dira irakaskuntza hauetan.

 

  Lan irtenbideak   Ikasketerako irtenbideak
  • Mekanikako teknikariak.
  • Metalak prozesatzeko instalazioetako arduradunak.
  • Metalak lantzeko makinetako operadoreen arduraduna.
  • Muntatzaileen arduraduna.
  • ZKK programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.
  • Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
  • Lanbide Heziketako Goi-Mailako beste Ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin. 
  • Unibertsitateko irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.